XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emaztea beste batekin ibiltzea gaizki ikusia zegoenean, beste bat horri belarrondokoa ematea edo haren giltzurdinetan labana sartzea ez zegoen gaizki ikusia.

Ohoreak hala eskatzen zuen.

Baina non geratzen da orain ohorearen zentzua, nori eman beharko ote dio belarrondokoa edo non sartu beharko ote du labana bere emaztea auskalo noren espermarekin flirteatzen ikusten duen senarrak?

Nola jakin senar antzu edo nagiak umaturik ikusten duen emaztea ez zaiola butanozalearekin ibili?

Zer arraio egin behar du hazia izozteko eskatzen zaion senarrak, honek eskabidearen zergatiaz galdetu eta emazteak badaezpadare... aurrekoei egin diezun jaramona ikusi ondoren, zu hildakoan gure hurrengo semea nik bakarrik hobeto heziko dudalakoan erantzuten dionean?

Galdera guztiek eta asmatu ditugun egoera guztiek dute halako matxista usaina.

Alderantzizkoak egiten hasita ere balegoke zer esanik: Emazteak ohean bere senarrarekin zer egin haundirik ez duela ikusi eta zer gertatzen zaion galdetzen dionean, honek: - Ez didazu txikiteorako dirurik eman eta hazi bankura joan behar izan dut... Badakizu, 2.000 pezeta ez dira batere gaizki etortzen.

Edo zer egin senarra nekatuta etorri dela lanetik eta emazteari botatzen dionean? (...).